Albisteak 2020

BEREZIAK

31 Uzt 2020

Dena erabakitzeke

Dena erabakitzeke

Leandro Salvagnok, Arkaitz Diazek, Asier Zurinagak eta Carlos Mañasek txapelketaren lehen zatiko inpresioak utzi dizkigute

Denboraldi erdiko hirugarren eta azken balorazio atalera iritsi gara, une honetan Eusko Label Ligako ohorezko txandan dauden lau taldeetako arraunlarien iritziekin. Lau taldeak, Orio Arraunketa Elkartea, Donostiarra Amenabar, Santurtzi Transportes y Grúas Aguado eta Bermeo Urdaibai Avia, CaixaBank koroaren lehian arituko dira udaren bigarren zatian, lau puntuz bakarrik banatuta, beraz, oihal asko dago mozteko hemendik azken palada arte.

Orio Arraunketa Elkarteak (4º / 73 puntu), Eusko Label Ligako egungo txapeldunak, lidertzaren lehian murgilduta jarraitzen du. Leandro Salvagno arraunlari ‘mirotza’ pozik agertu da talde horiak orain arte egindako lanarekin, eta garrantzitsuena Eusko Labeleko maillot gorria lortzeko borrokatik "ez ateratzea" dela gogorarazi du. Denboraldiaren bigarren zatiari begira, uruguaitarrak argi dauka: "Banderen bila joan behar dugu, baina lidertzari zeharka begira". Estropadarik onenari dagokionez, Getxokoa eta IV. Bandeira Cidade da Coruñako bigarren jardunaldia nabarmentzen dira.

Donostiarra Amenabarrek (3º / 74 puntu) kalitate jauzia egin du denboraldi honetan Eusko Label Ligan. Gipuzkoarra txapelketako talderik erregularrena da, orain arteko jardunaldietan bosgarren postutik jaitsi ez den bakarra. Arkaitz Diaz 'Bantxa' ko patroia "oso gustura" dago egindako estropadekin, eta donostiarrak "lehiakorrak izaten eta aurpegia ematen" jarraitzen saiatuko direla ohartarazi du.

Lekeitioko estropada iritsi arte, Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado (2º / 76 puntu) zen txapelketako liderra, bere jarraitzaileekiko abantaila handiarekin. Azken jardunaldiko hondamendiaren ostean, Asier Zurinaga 'Sotera' ko patroiak onartu du "gogaituta" daudela, "abantaila horrekin geldialdira iristeko asmoa" zutelako. Baina dena ez da negatiboa, bizkaitarrak bigarren dira lidergotik puntu bakarrera, eta, ondorioz, euren asmoek "bere horretan" jarraitzen dute. Zurinagak eta bere gizonek orain arte bezala "baloratzeko, aztertzeko eta lanean jarraitzeko" baliatuko dute geldialdia.

Azken bi asteburuetako errendimendu eredugarriarekin, non bi bandera, bigarren postu bat eta hirugarren postu bat lortu dituzten, Bermeo Urdaibai Aviak (1º / 77 puntu) Eusko Label Ligako lidergoa hartu du eta CaixaBank Koroa irabazteko faborito nagusia da gaur egun. Carlos Mañas 'Bou Bizkaia' ko arraunlariak azaldu duenez, "Bagenekien behetik gora joango ginela, prestaketa horrela zegoen planteatuta". Bizkaiko Txapelketarako traineru zaharra berriro erabiltzea erabaki zuten 'txoek', eta ordutik hona errendimendua ikaragarria da: "Getxoko estropadatik, goiko postuetara hurbildu gintezkeela ikusi dugu". Denboraldi honetako bere estropadarik onenari dagokionez, Deniako arraunlariak Oriokoa dela esan du.

Itzuli