Albisteak

BEREZIAK

28 Uzt 2020

Borrokak aurrera jarraitzen du

Borrokak aurrera jarraitzen du

Jaime Larak, Beñat Eizagirrek, Iñigo Larrinagak eta Pedro Carrok Eusko Label Ligaren lehen zatiaren balorazioa egin dute

Eusko Label Ligako taldeak denboraldi  atipiko bat bizitzen ari dira, non egun batean goian ikus daitezkeen eta hurrengoan sailkapenaren beheko aldean. Orain, Espainiako Traineru Txapelketaren lehiak eragindako geldialdira iritsi garenez, une egokia iritsi da udako lehen erdiaren balorazioa.

Gaur, lehen txandan dauden taldeetako kideekin hitz egingo dugu, zuzeneko jaitsiera eta playoff postuetatik ihes egiten ari direnekin. Ziur Kaiku Vusan (12º/21 puntu) ez zutela espero sailkapeneko azken postuan egotea zortzi jardunaldiren ostean, baina ‘Bizkaitarra’ rena "ez da espero zen hasiera izan", baieztatu du Jaime Lara talde sestaoarreko arraunlariak. "Talde guztiak segundo berean gaude" eta "azken metroraino inork ez du askatuko". Denboraldiaren bigarren zatiari begira, Larak argi dauka: "Entrenatzen jarraitu behar dugu hobetzeko".

Arraunaren maila gorenera itzuli den urtean, Zarautz Babyauto (11º/28 puntu) lan bikaina egiten ari da eta, oraingoz, azken postutik aldentzen ari da. Hasiera zalantzagarria izan arren, Beñat Eizagirre Gipuzkoako traineruko aurrekalaria pozik dago egindako lanarekin. "Pixka bat kostatu zitzaigun abiatzea, kosta egin zitzaigun liga honi neurria hartzea, baina azken estropada hauetan gusturago gaude", argitu du Eizagirrek. Sailkapenean duten posizioari dagokionez, zarauztarrak onartu du "bagenekien mantentzeko borrokan egongo ginela eta hor gaude". Eizagirreren ustez, euren estropadarik onena "Getxokoa izan da, zalantzarik gabe, dena nahi bezala atera zitzaigun".

Ondarroa Cikautxo (10º/32 puntu) da hasiera ona izan ez duen beste taldeetako bat, eta postu kritikoetan ez dauden arren, "ez da nahi bezain ondo atera", onartu du Iñigo Larrinaga patroiak. Denboraldiko lehen zati honetan, "estropadetan ezin izan dugu arraunketa egokia aurkitu, eta ondorioz, atzean geratu gara", baina "azken asteburuan, badirudi bilatzen ari garena aurkitzen ari garela pixkanaka".

Azkenik, igo berrietako beste bat daukagu. Zarautz Babyautok denboraldi hasiera honetan jardun ona izan duela esaten bagenuen, zer esanik ez CR Ares (9º/32 puntu), une honetan Eusko Label Ligako hamargarren postuan dagoena. Pedro Carro ‘Santa Olallako’ arraunlariaren esanetan, denboraldia hasi baino lehen "ziurgabetasun handia zegoen, baina egia da bagenekiela lan ona egingo genuela". Talde galiziarra arraunaren maila gorenean egin dituen estropadetan ondo aritu da, baina arraunlari galiziarraren hitzetan, "arraunketa eta sentsazio aldetik Oriokoarekin geratuko naiz, eta maila fisikoa kontuan hartuta Bilbokoarekin".

Itzuli