Albisteak 2020

BEREZIAK

20 Uzt 2020

Irabazleak nonahi

Irabazleak nonahi

Denboraldi honetan Eusko Label Ligaren garaipenak lau talderen artean banatu dira, bost, IV Cidade da Coruña Bandera ‘Soterak’ eraman zuela kontatuko bagenu

Eusko Label Ligaren edizio irekienetariko baten aurrean gaude aurten. Bermeo Urdaibai Avia nagusitu zen atzo Orioko uretan, eta dagoeneko lau dira orain arte jokatutako jardunaldiren batean garaipena lortu duten taldeak. 'Txo 'ek bat egin dute GO fit Hondarribiarekin, Orio Arraunketa Elkartearekin eta Donostiarra Amenabarrekin 2020ko Eusko Label Ligako estropada baten irabazleen zerrendan. Lau talde hauei Santurtzi Transportes eta Grúas Aguadok lortutako III. Bandeira Cidade da Coruña gehitzen badiogu (jardunaldi bikoitzean denborarik onena lortu zuenez), bost bandera irabazle ezberdinetara iritsiko gara.

Denboraldia Coruñan hasi zen asteburu berean hiru irabazle ezberdinekin. 'Ama Guadalupekoa'k irabazi zuen udarako lehen egunean eta Orio Arraunketa Elkarteak gauza bera egin zuen bigarrenean. Baina asteburuko talderik erregularrena 'Sotera' izan zen eta Eusko Label Ligako lehen trapua Santurtzira bidean joan zen.

Denboraldiko hirugarren jardunaldian Donostiarra Amenabar izan zen protagonista, eta hauek lortu zuten garaipena Donostiako uretan jokatutako CaixaBank banderan. Igandean, aldiz GO fit Hondarribiak garaipena errepikatu zuen Zierbenan.

Orioko taldeak udako bigarren garaipena lortu zuen larunbatean Getxoko XLII. Ikurriñan eta Bermeo Urdaibai Avia izan zen atzo Orion jokatutako estropadako irabazlea.

Ohituta gaude udako denboraldian, berdintasuna dela eta, garaipenak hainbat taldetan banatzera. Adibide bat jartzearren, aurreko denboraldian sailkapen nagusiko lehen sei sailkatuek gutxienez garaipen bat lortu zuten. Baina aurreko denboraldiarekiko desberdintasun handiena da aurtengo denboraldian jada bost irabazle ditugula, sei jardunalditan bakarrik!

Egoera berdintzen duen aurrekari bakarra 2010ean izan zen, non lehen sei jardunaldietan ere garaipena lortzeko gai izan ziren bost talde ezberdin: Orio Arraunketa Elkartea, Bermeo Urdaibai Avia, Astillero, San Juan eta Pedreña.

Itzuli