Albisteak 2020

BEREZIAK

17 Uzt 2020

Getxo eta Orio lehen herena osatzeko

Getxo eta Orio lehen herena osatzeko

Eusko Label Ligako bosgarren eta seigarren jardunaldiak asteburu honetan jokatuko dira, Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia eta Orioko XXX. Estropadak - VIII. Orio kanpina Bandera lehiatuz

Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren bosgarren eta seigarren jardunaldien atarian kokatu gara, eta igandeko jardunaldiaren ostean, CaixaBank Koroa irabazteko borrokaren herena eta emakumezkoen txapelketaren erdia osatuko dira.

Eusko Label Ligak Santurtzi Transportes eta Grúas Aguado du bakarkako lider 43 punturekin Donostiarra Amenabarrek 39 punturekin, Orio Arraunketa Elkarteak 36 punturekin eta Bermeo Urdaibaia Aviak 32 punturekin osatzen dute ohorezko txanda. Sailkapenaren erdialdea GO fit Hondarribiak osatzen du bosgarren postuan 29 punturekin, Zierbena Bahías de Bizkaiak seigarren postuan da puntu berdinekin. Cabo eta Lekittarra Elecnor zazpigarren eta zortzigarren postuan daude, hurrenez hurren, 26 eta 24 punturekin. Sailkapenaren behealdean, CR Ares bederatzigarren da 18 punturekin, Ondarroa Cikautxo hamargarren 16 punturekin eta Zarautz Babyauto eta Kaiku Vusa sailkapeneko azken postuan daude 11 eta 9 punturekin.

CaixaBank patroi onenaren sailkapenari dagokionez, Ondarroa Cikautxoko Iñigo Larrinaga da sailkapeneko liderra 5 punturekin, Bermeo Urdaibai Aviako Josu Barturen eta Zarautz Babyautoko Aitzol Garro ditu atzetik, 3 punturekin.

Euskotren ligan, Orio Arraunketa Elkartea da lider nagusia 15 punturekin eta Donostiarrak bigarren postuan jarraitzen du 11 punturekin. Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia Bertako Igogailuakek ixten dute sailkapena 7 punturekin. Orioko Arraunketa Elkarteko Nadeth Agirrek patroi onenaren sailkapeneko lehen postua eskuratu du 9 punturekin, eta Donostiarrako Natalia Tubiok jarraitzen du 6 punturekin. Nerea Perez (Hondarribia Bertako Igogailuak), eta Andrea Astudillo (Donostia Arraun Lagunak) daude hirugarren eta laugarren postuetan, 5 eta 4 punturekin, hurrenez hurren.

Getxo, larunbata 17:40etan

Eusko Label Liga:
    Azken garailea: Donostiarra Amenabar 19’55”78
    Denbora onena: 19’18”70 (Castro 2009)

Euskotren Liga:
    Azken garailea: Orio Arraunketa Elkartea 10’47”66
    Denbora onena: 10’34”00 (San Juan 2015)

Orio, igandea 11:40etan

Eusko Label Liga:
    Azken garailea: GO fit Hondarribia 19’42”94
    Denbora onena: 19’31”76 (GO fit Hondarribia 2017)

Euskotren Liga:
    Azken garailea: Orio Arraunketa Elkartea 11’04”67
    Denbora onena: 11’01”94 (Zumaia 2013)

Itzuli