ACT TV

ELKARRIZKETAK

11 Uzt 2020

Donostiarra Amenabarrek lehen bandera erdietsi du

Donostiarra Amenabarrek lehen bandera erdietsi du Donostiarra Amenabarrek lehen bandera erdietsi du

“Bantxa”k erakustaldia eman du VIII CaixaBank Banderan, eta Oriok gauza bera egin du emakumezkoetan. Santurtzi Transportes y Gruas Aguado da Eusko Label Ligako lider berria

Lanak hasi bezain laster, Donostiarra Amenabarrek estropadaren burua hartu du. Badia barruan, Oriok bere erritmoa eutsi arren, berehala lortu du ihes egitea, eta estropada guztian bakarrik jardun da. Azken ziabogan arraun txikiarekin arazo bat izan arren, eta berau azken luzean zintzilik eraman arren, alde nabarmena lortua zuen helmugan 20:53.02ko denbora ezartzeko. Santurtzi Transportes y Gruas Aguado izan da bigarren helmugan, eta hauek atzetik aurrera joan dira. Lan erditan Orioren gainera heldu, eta bigarren zatian aurrea hartzea lortu dute, Bien arteko lehia estua izan bada ere, azkenean, 21:03.92ko denbora ezarri dute bizkaitarrek, eta horri esker lortu dute Eusko Label Ligako lidertza. Oriotarrak, azken metroetan olatua hartu arren, ezin izan dute lidertza eutsi, eta helmugan 21:04.28ko denbora lortu dute. Lehen txandan, ezinean aritu da Bermeo Urdaibai Avia. Beti atzetik, eta azkenean, eguneko seigarren postua lortu dute 21:19.12ko denborarekin.


Lehen txandatik ezustekoa eman du Lekiitarra Elecnorrek. Azken ziabogan Zarautz Babyautorekin parean ziren, eta itzuliko lan onarekin, eta zarauztarren arazoekin, aldea handitzea lortu dute. Azkenean, lanak 21:14.72ko denborarekin amaitu dituzte. Zarauztarrek, ordea, azken luzean galdu dute denbora bizkaitarrekin, eta 21:20.66ko denborarekin, eguneko seigarren postua lortu dute. Lehen txandan Aresek ongi ekin dio lanari, baina lan erditan zarauztarrak eta bizkaitarrek ihes egin die, eta azkenean hamargarren amaitu dute 21:40.50eko denborarekin. Txandan, hasieratik ezinean aritu da Kaiku Vusa, eta 22:02.16ko denboran lortu dute estropada amaitzea.


Bigarren txandan, ezin izan dute lehen txandakoen denbora hobetu. Cabo hasieratik Go Fit Hondarribiarekin parean aritu da, eta itzuliko lan bikainari esker, gipuzkoarrak atzea uztea lortu du. Kantabriarrek ongi amaitu dute euren lana, betiere Lekittarraren denbora ondu nahian. Azkenean, bi segundo azpitik heldu dira helmugara, 21:16.72ko denborarekin. Zierbena Bahias de Bizkaiak ere aurrea hartu dio “Ama Guadalupekoa”ri, bigarren ziabogatik amaierara arte egindako lan onari esker. Horrela, bizkaitarrek estropada zortzigarren amaitu dute 21:24.16ko denborarekin, hondarribitarren aurretik (21:25.14). Txandan, Ondarroa Cikautxo atzean geratu da, beste hiru traineruen erritmoari eutsi ezinik, eta estropada 21:50.12ko denborarekin amaitu dute, Kaikuren aurretik.

Orioren beste erakustaldi bat
Oriok erakustaldi berri bat eman du V. CaixaBank Banderan. Hasieratik, Donostiarrarekin lehian aritu arren, badiatik irtetean, donostiarrak atzean uztea lortu dute. Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra trainerua parean joan dira ziabogara arte, Hondarribia Bertako Igogailuak atzetik joan den bitartean. Ziabogatik ongi irten dira Eusko Tren Ligako liderrak, eta bakarrik itzuli dira, helmugan 11:34 denbora ezarriz. Arraun Lagunak ere ongi irten dira ziabogatik, eta hiru segundutara hurbiltzea lortu arren, azkenean, helmugara oriotarretik ia 5 segundotara iritsi dira (11:38). Donostiarra gaizki irten da ziabogatik, eta hondarrabitarrekin bat egin, eta pasatzea lortu die. Iker Cortesen neskek Donostiarra ontzia atzean uztea lortu dute, baina ezin izan dute Arraun Lagunaken ontzia harrapatu, eta 11:44ko denbora ezarri dute. Atzetik iritsi da Donostiarra, 11:45eko denborarekin heldu da. Sailkapenari begira, Oriok ere jauzi garrantzitsua eman du, eta bost puntuko abantaila dauka Donostiarrarekiko, eta hauek puntu bat Hondarribirekiko.

Bihar Zierbenan    
Bihar, Eusko Tren eta Eusko Label ligak bizkaira joango dira. Izan ere, oso ohikoak diren XXXVII eta IV  Petronor Banderak izango dira jokoan. 11:40etan hasiko da emakumezkoen lehia, eta 12:00etan gizonezkoena. 
 

Itzuli