ACT TV

BEREZIAK

10 Uzt 2020

Bizkaia igandean estreinatuko da

Bizkaia igandean estreinatuko da

Zierbenak Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako XXXVII. Eta IV. Petronor Bandera lehiatuko ditu igandean

Igandean, Zierbenan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako laugarren jardunaldia lehitauko dira, IV. Eta XXXVII. Petronor Bandera hain zuzen ere. Jardunaldia 11:40etan hasiko da emakumezkoen txandarekin, eta bertan Euskotren Ligako traineruek IV. Petronor Bandera lehiatuko dute itsas milia eta erdiko ibilbidean (2.778 metro), bi luzerekin eta ziaboga batekin.

Jarraian, XXXVII. Petronor Bandera jokatuko da. Bertan, Eusko Label Ligako 12 klubak hiru txandatan banatuta egongo dira, larunbatean Donostian jokatuko den CaixaBank banderaren azken sailkapenean oinarrituta. Gizonezkoen traineruek hiru itsas milia bete beharko dituzte (5.556 metro), lau luze eta hiru ziabogarekin.

Itzuli