ACT TV

ELKARRIZKETAK

03 Uzt 2020

"Irabaztera aterako gara"

"Irabaztera aterako gara"

Maialaen Arrazolak gidatuko du Donostiarrako emakumezkoen trainerua etapa berri honetan

Asko hitz egin da Euskotren Liga aurten inoiz baino estuago egongo dela, lau taldeak oso ondo sendotuz. Donostiarraren kasuan ere hala izango da, Maialen Arrazola izango delarik donostiarren entrenatzailea aurten.

Denboraldi-aurrean erakutsi zuten lehiakorrak izan daitezkeela Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketan bandera etxera eramanda. Entrenatzaile gipuzkoarraren hitzetan, horrek lagundu zien konfinduan entrenatzen jarraitzeko.

Taldeak aurreko denboraldiko blokea mantentzen jarraitzen du, baina Arrazolaren etorrerarekin batera, hainbat arraunlari heldu dira taldera, taldeari "esperientzia puntu bat gehiago" emateko.

Entrenatzaile gipuzkoarrak argi du "faboritoa Orio Arraunketa Elkartea" dela eta "ondoren Donostia Arraun Lagunak" dagoela. Helburuari dagokionez, Arrazolak argi dauka: "estropada guztietan aterako gara irabaztera".

Itzuli