Albisteak 2020

ELKARRIZKETAK

02 Uzt 2020

Proiektuaren jarraipena

Proiektuaren jarraipena

Jon Salsamendi ez da ezkutatzen CaixaBank Koroa berresteko faboritoen artean jartzen dutenen aurrean

Orio Arraunketa Elkarteak 2019an denboraldi bikaina egin zuen, Eusko Label Ligan 8 garaipen lortuz. Hori dela eta, begirada guztiak ‘mirotzengan’ zentratu dira uda honetarako faboritoa bilatzeko orduan. Jon Salsamendi talde horiaren entrenatzaileak adierazi duenez, "Arduraz eta lasaitasunez hartzen dugu egungo txapeldunari ematen zaion faboritismoa, ezin izango diogu horri ihes egin".

Oriotarren proiektuak iazko lanarekin jarraitzen du; izan ere, hiru arraunlari baino ez dira baja izan, eta "harrobiko arraunlariak eta berriro arraunera itzuli den jendea" gehitu dute.

Ohorezko txandako aurkariak izendatzeko orduan, Salsamendik besteen gainetik nabarmentzen ditu GO fit Hondarribia, Santurtzi Transportes y Grúas Aguado eta Zierbena Bahías de Bizkaia. Hiru talde horiez gain, aurreko denboraldiko sailkapen orokorreko lehen sei taldeak duela 12 hilabeteko egoera berean edo hobean daudela uste du entrenatzaile gipuzkoarrak.

Itzuli