Albisteak 2020

BEREZIAK

26 Eka 2020

Arraun denboraldia hemen da

Arraun denboraldia hemen da

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako ordezkariak Donostiako Aquariumeko Auditorioan bildu dira gaur arraun denboraldi berriari ongietorria emateko

Gaur goizean egin da Eusko Label Ligaren eta Euskotren Liga 2020ko denboraldiaren hasierako ekitaldia. Denboraldia hastearekin batera, babesleak, klubak eta komunikabideak Donostiako Aquariumeko Auditorioan bildu dira, Kantauri eta Atlantikoko urak arraunez beteko dituen denboraldi berri honi ongietorria emateko.

Jon Salsamendik, Orioko Arraun Elkartearen izenean, Donostialdeko Caixabanken Negozio Arloko zuzendari Itziar Egañaren eskutik jaso du CaixaBank Koroaren erreplika. Bestalde, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Euskotren Trofeoaren erreplika eman dio Nadeth Agirreri, ‘mirotzen’ patroiari.

Orio Arraun Elkarteko bi ordezkariek Neguak sortutako liderraren maillot berriak ere jaso dituzte, zeinek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako txapeldun bezela izendatuko dituen datorren asteburuan A Coruñako uretan lehiatuko den lehenenego jardunaldian.

Gizonezkoen lehen jardunaldirako egindako txanden zozketak erabaki du CR Ares, Donostiarra, Ondarroa Cikautxo eta Orio Arraun Elkarteak Cidade da Coruña Banderaren lehen txandan arraun egingo dutela. Bestalde, Lekittarra Elecnor, Santurtzi Transportes y Gruas Aguado, Cabo, eta Zarautz Babyautok bigarren txandan neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, GO fit Hondarribia, Kaiku VUSA, Bermeo Urdaibai Avia eta Zierbena Bahías de Bizkaiak itxiko dute jardunaldia hirugarren eta azken txandan.

Talde bakoitzak denboraldia zein txandatan hasiko duen jakin ondoren, datorren asteburua iritsi arte itxarotea besterik ez da geratzen,  beste behin ere, Eusko Label Ligak eta Euskotren Ligak uretan ikuskizun handia emango dutelakoan.

Itzuli