Albisteak 2020
BEREZIAK
20 Mai 2020
Aldaketak Bermeo AEren zuzendaritzan
Klub bizkaitarraren zuzendaritza batzorde kudeatzailearen esku geratuko da orain, hauteskundeak egin arte
Gaur goizean egungo zuzendaritzako lau kideren dimisioa iragarri ostean, Urdaibai Aviak jakinarazi du hauteskunde berriak egin arte kluba kudeaketa batzorde batek zuzenduko duela, gainerako kideekin batera.
Gotzon Orbe egungo kudeaketa batzordeko kideak adierazi duenez, "Aldaketa honek ez du klubaren eguneroko lanean eraginik izango, taldearen egunerokotasunaz arduratzen ziren zuzendariek osatuko baitute batzordea".