ACT TV 2020

04 Api 2020

ACTk lanean jarraitzen du udaran estropadan egon daitezen

ACTk lanean jarraitzen du udaran estropadan egon daitezen

Elkarteko bazkideek indarrak batu dituzte eta 2020ko egutegiaren diseinua onartu dute Batzar telematikoan

Gaur goizean egin da ACTko bazkideen urteko bigarren biltzarra. Kasu honetan, Eusko Label Ligako 12 klubetako ordezkariak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak modu telematikoan bildu dira euren etxeetatik.

Eguneko puntua nagusienetakoa zen horretan, COVID-19 birusak eragindako egungo koiuntura konpontzeko ACTk jarraitu beharreko pausoen inguruan eztabaidatu dute bazkideek. Honi dagokionez, ACT eta Elkartea osatzen duten talde guztiak oso konsziente dira gaur egun bizi dugun egoeraren konplexutasunaz eta aste hauetan zehar gaizki pasatzen ari diren guztiekin elkartasuna adierazi nahi du. Batzarrari dagokionez, traineruek uda honetan berriro nabigatzeko asmo osoa agertu dute Elkarteko klubek, behin kirola egiteko osasun baldintza egokiak ematen direnean.

Denboraldiaren prestaketarekin jarraitzeko, 19 jardunaldiko egutegi berrikusgarri bat onartu dute, ekainaren 28an hasiko dena, CaixaBank VIII. Banderaren lehiarekin (tokia oraindik zehazteke dago). Gutxienez bi asteko epea izango dute klub guztiek euren ohiko antolamendua berreskuratu dezaten txapelketako lehen jardunaldia jokatu aurretik. Bi aste horiek bermatu ezin badira, lehiaketen hasierak egutegian zehaztutako hurrengo asteburura egingo du jauzi.

Egindako lehiaketari balioa emateko, Eusko Label Ligako 12 jardunaldi puntuagarri (+2 playoff) jokatu beharko dira 8 jardunaldi puntuagarri (+2 playoff) Euskotren Ligari dagokionez. Denboraldia beste asteburu batez luzatu ahal izango da (irailaren 25era eta 26ra arte), lehiaketei balioa emateko ezarritako gutxienekora iristeko beharrezkoa bada.

Amaitzeko, klubek 15 egunero batzeko erabakia hartu dute, gure inguruaren egoeraren eboluzioa jarraitzeko eta horren arabera lanean jarraitzeko.

Itzuli