Albisteak 2019

BEREZIAK

24 Urr 2019

Denboraldiko patroi onenak saritzeko garaia

Denboraldiko patroi onenak saritzeko garaia Denboraldiko patroi onenak saritzeko garaia

CaixaBank Patroi Onenaren saria jasoko du bihar Arkaitz Diazek eta Nadeth Agirre emakumezkoen Patroi Onenarena

Arraun denboraldi bakoitzaren amaieran, CaixaBankek bihar txapelketako Patroi Onenaren Garaikurra entregatuko du Euskotren eta Eusko Label Ligako patroiek izaten duten ohizko afarian.

Arkaitz Diaz, Donostiarrako patroiak, lehenengo aldiz jasoko du garaikur hau denboraldian zehar CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenean gailendu ondoren 19 punturekin, Borja Gómez Zierbena Bahías de Bizkaiako patroiari 8 puntuko aldea ateraz.

Aurtengo berritasun nagusia Nadeth Agirrek emakumezkoen Patroi Onenaren jasoko duela da. Patroi gipuzkoarrak, Orio Babyautorekin aurtengo Euskotren Ligan garaile izan ondoren, emakumezkoen Patroi Onenaren lehen garaikurra jasoko du. Nadethek 31 puntu lortu ditu sailkapenean eta bigarren postua Donostia Arraun Lagunakeko Andrea Astudillorentzat izan da 8 puntu gutxiagorekin.

Garaikurren zeremonia bihar arratsaldean izango da Cachi Bachi elkartean, non Ander Etxegoien, San Pedroko patroia ere omenduko den pasa den urteko CaixaBank Patroi Onenaren garaile bezela.

 

Itzuli