ACT TV 2019

BEREZIAK

10 Ira 2019

Hiru talde, Euskotren Ligako postu bakarrerako lehian

Hiru talde, Euskotren Ligako postu bakarrerako lehian

Hondarribia Bertako Igogailuak-ek, Hibaika Jamones Ancinek eta Zumaia Salegi Jatetxeak jokatuko dute datorren urtean maila goronean aritzeko kanporaketa 
 

Emakumezkoen arraun denboraldiari amaiera emateko, Euskotren Ligako igoerako kanporaketa jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, kanporaketako lehen jardunaldia Bermeon izango da, eta bigarrena, berriz, Portugaleten. Behin kanporaketako bigarren jardunaldia jokatuta, datorren denboraldian Euskotren Ligan ariko den taldearen izena jakingo da.

Hiru ontzi ariko dira lehian nor baino nor, maila goreneko txartela lortzeko eta denboraldia biribiltzeko asmoz: Hondarribia Bertako Igogailuak, Hibaika Jamones Ancin ETE Ligako txapelduna eta Zumaia Salegi Jatetxea. Gauzak horrela, Iker Cortes, Amaya Gezala eta Kike Manterola entrenatzaileekin izan gara, jakiteko ea zer moduz iritsi diren zita garrantzitsu honetara eta zer nolako traza hartzen dioten kanporaketari.  
 

Itzuli