Albisteak 2019

BEREZIAK

27 Abu 2019

CaixaBank Koroaren Tourra Aquariumera iritsi da

CaixaBank Koroaren Tourra Aquariumera iritsi da

Donostiako Aquariumak CaixaBank Koroaren Tourra jasoko du irailaren 13a arte

Aurrera jarraitzen du CaixaBank Koroaren Tourrak, datozen asteetan geltoki berria izango du; Donostiako Aquariuma. Irailaren 13a ostial arte, arraunzaleek garaikur preziatuarekin argazkiak ateratzeko parada izango dute. 

Gainera, ekintza honetan parte hartzen baduzu, Portugaleten jokatuko den XLV. El Corte Ingles Bandera Eusko Label Ligako itsasontzitik ikusteko bi sarrera eskuratu ahal izango dituzu. Jardunaldi horretan gainera, CaixaBank Koroa emango zaio denboraldiko garaileari eta inoiz baino hurbilago bizitzeko parada izango duzu. Bestalde, CaixaBankeko Patroirik Onenaren maillota irabazteko zozketa batean sartuko zara, Kibor-ek material onenekin eta punta-puntako teknologiarekin egindakoa.

Parte hartzea oso erraza da; hurbilen duzun CaixaBank Koroaren Tourreko puntura joan eta bertan CaixaBank Koroarekin argazki bat atera. Hori egin eta gero, gure Twitterreko kontua jarraitu eta igo ezazu atera duzun argazkia #TourCoronaCaixabank traola erabiliz.

2019ko CAIXABANK KOROAREN TOURRA

Uztailaren 1etik 8ra -  CaixaBank Bulegoa | Bilbao (Gran Vía, 38)

Uztailaren 8tik 13ra – CaixaBank Bulegoa | San Sebastián (Churruca, 14)

Uztailaren 13an - XII Bandera Donostiarra Kaiarriba – Amenabar (San Sebastián)

Uztailaren 14an - VII Bandera CaixaBank (Castro)

Uztailaren 15etik 20ra – Orioko XXIX. Estropadak - VII. Orio Kanpina Bandera (Orio)

Uztailaren 21ean - XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao (Portugalete)

Uztailaren 22tik 27ra -  Getxo (Gobela Kiroldegia)

Uztailaren 27an - Santurtziko XL. Ikurriña (Santurtzi)

Uztailaren 28an -  Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña (Getxo)

Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra – CaixaBank bulegoa | Hondarribia (San Pedro kalea, 3)

Abuztuaren 10ean - XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia (Ondarroa)

Abuztuaren 11n - Hondarribiko XXXII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia (Hondarribi)

Abuztuaren 12tik 16ra - Zarauzko udaletxea

Abuztuaren 17tik 18ra - XLII Zarauzko Estropadak (Zarautz)

Abuztuaren 26tik  irailaren 13ra - Aquarium | Donostia

Irailaren 14a - Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera (Bermeo)

Itzuli