ACT TV

BEREZIAK

07 Abu 2019

Eusko Label Liga Ondarroan urgaineratuko da

Eusko Label Liga Ondarroan urgaineratuko da

Arraunaren gorengo mailak Ondarroak izango de lehen parada etentaldiaren ondoren XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia eta II. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia lehiatzeko

Larunbatean 18:00etatik aurrera Ondarroan jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak, eta hala, gizonezkoen XXXV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia eta emakumezkoen II. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia jarriko dira lehian. Etenaldia izan ostean, gorengo mailako 16 ontziak berriz ere txapelketara itzuliko dira denboraldi hasieran jarritako helburuak finkatzeko asmoz.

Hirugarren aldia izango da gorengo mailako estropadak antolatuko direla Ondarroako herrian. Larunbateko estropada ohiko formatuan jokatuko da, hau da, emakumeek bi luze eta ziaboga bakarra egin beharko dute, eta gizonez, berriz, lau luze eta hiru ziaboga. 

Estropadako txandak Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko ordenaren arabera osatuko dira. Beraz, lehen txandan San Pedro, Astillero Repsol Electricidad y Gas, Lekittarra Elecnor eta Kaiku ariko dira. Bigarrengoan, berriz, Ondarroa Cikautxo, Cabo, Urdaibai Avia eta Donostiarra lehiatuko dira. Azkenik, ohorezko txandan Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia, Santurtzi Iberdrola eta Orio Babyauto egungo liderra ariko dira.

Gauzak horrela, bi banderen aurkezpen ekitaldian Zunbeltz Bedialauneta, Ondarroako alkatea, Gotzon Juaristi, Cikautxoko presidentea eta Hasier Etxaburu, Ondarroa Cikautxoko zuzendaritzako kidea egon dira. 

 

 

Itzuli