ACT TV 2019

BEREZIAK

22 Uzt 2019

Getxoren txanda igandean

Getxoren txanda igandean

Gaur goizean Eusko Label Ligako Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña eta Euskotren Ligako Getxoko XI. Ikurriña aurkeztu dituzte Bizkaiko herrian

Datorren igandea, 11:40etatik aurrera gorengo mailako 16 ontziak Getxon lehiatuko dira, eta bertan, beste urtebetez, bi kategorietan Getxoko Estropaden Ikurriñak jarriko dira jokoan. Ohi bezala, irteerako eta helmugako balizak Kai Zaharraren aurrean ainguratuta egongo dira, eta inguru horretan Eusko Label Ligako Zaleen Gunea ere kokatuta egongo da. 

Eusko Label Ligako ontziek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte eta txandak larunbatean Santurtzin jokatutako estropadako emaitzen arabera osatuko dira. Gizonezkoen aurretik, Euskotren Ligako taldeen txanda izango da, Getxoko XI. Ikurriña jokoan jarriz. 

Gauzak horrela, bi banderen aurkezpen ekitaldian Amaia Garcia Getxoko alkatea, Alvaro Gonzalez Getxoko Kiroleko zinegotzia, Elena Zamora Getxo Arraun Elkarteko ordezkaria eta Borja Rodrigo ACTko presidentea egon dira. 

Itzuli