ACT TV

BEREZIAK

27 Eka 2019

Lekeitiok ongietorria eman dio Eusko Label Ligari

Lekeitiok ongietorria eman dio Eusko Label Ligari

Datorren igandean Eusko Label Ligako laugarren jardunaldia jokatuko da Lekeition 14 urte eta gero

“Lekittarra” ontziak bide onetik hasi du denboraldia, eta hala, talde bizkaitarrak datorren igandean, bere jarraitzaileen aurrean, Lekeition, lan txukuna egin nahiko du denboraldi hasierako helburua betetzeko.


XXXIV. El Correo Ikurriña - BBK Sari Nagusia eta III. Bandera El Correo - Kutxabank jokatuko dira, 11:30etatik aurrera. Lehiatuko diren lehen ontziak Euskotren Ligako partaideak izango dira, eta bi luze eta ziaboga bakarra egin beharko dute. Estropada horren ondoren, gizonezkoen ordua izango da. 12 ontzia hiru txandetan banatuko dira, eta lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Igandeko estropada izango denez, txandak larunbatean jokatuko den “I. Repsol Electricidad y Gas Bandera”-n izandako emaitzen arabera osatuko dira.


Gaur egurdian aurkeztu dituzte Bilboko BBK Eraikinean igandean jokoan izango diren bi banderak. Aurkezpen saioan izan dira, besteak beste, Xabier Solaeche, Bizkaia Sareko Zuzendaria; Koldo Goitia Lekeitiko alkatea; Santi Zumaran, Lekitarra Elecnorreko presidentea eta Antonio Barrena, El Correo-ren Ekitaldi eta Babesle zuzendaria.


Kontsulta ezazu estropadako dossierra.

Itzuli