ACT TV

BEREZIAK

25 Eka 2019

Bat, bi eta hiru... patata!

Bat, bi eta hiru... patata!

Denboraldi berri baten hasierarekin batera, bueltan da "Eusko Label barrutik" izeneko atala ere. Sekzio honetan, 12 taldeen argazkien irudiak ikusgai izango dira. 

Eman zaio hasiera denboraldi berri bati... eta nolako hasiera gainera! Dagoeneko Eusko Label Ligako bi estropada jokatu dira, eta zalantzarik ez dago lehiaketa zirraragarri eta lehiakor bat biziko dugula uda osoan zehar. Denboraldiaren hasierarekin batera, estropadaren kontakizunean ateratzen ez diren hainbat bitxikeri ere azaleratzen dira. Gauzak horrela, bueltan da berriz ere astero arraun munduari buruzko istorioak gertutik ezagutzeko aukera ematen digun "Eusko Label barrutik" izeneko sekzioa.

Hasteko, denboraldi hasieran 12 taldeek egin zuten argazki sesioa izango duzue ikusgai ACT TV-ren eskutik. Gozatu!

Itzuli