Albisteak 2019

BEREZIAK

10 Eka 2019

Semaforo bidezko irteera sistema berria

Semaforo bidezko irteera sistema berria

Semaforo bidezko irteera prozedimentu berria aurkeztu du ACTk 2019ko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligarako

Hastear den 2019ko Eusko Label Liga - CaixaBank Koroa eta Euskotren Ligaren denboraldi honetatik aurrera, aulki finkoko estropadetako irteerak aldatuko dituen semaforo bidezko sistema ezarriko du. Froga eta ikerketa ugari egin ondoren, traineruen txapelketa gorenak pausu bat gehiago eman nahi izan du esparru teknologikoan prozedura berri honekin.

Donostiako azken Batzarrean bazkideek semaforo bidezko irteera mota hau onartu zuten gaur egun arte erabiltzen zen bandera bidezko irteera prozesuari batzeko Eusko Label Liga eta Euskotren Ligako estropadetan. Gauzak horrela, irteerak hemendik aurrera modu honetan emango dira:

Irteera prozesua

Txanda bakoitzaren hasieraren aurreko uneetan, Epaileak lau traineruei dei egingo die euren tokietan kokatzeko. Une honetan argiak itzalita izango dira.

Traineruak alineatzen hasten diren momentuan, semaforoa posizio neutroan ezarriko da (bi argiak keinuka). Lau ontziak ondo kokatuta daudenean, Irteerako Epaileak bandera zuria altxatuko du. Ondoren, lau traineruen izenak esan ondoren, uretako Epaileak “Adi” esango du eta semaforoa gorria jarriko da. Geldiune aldakor eta argi baten ondoren, semaforoak irteera seinalea emango du argi berdea piztuz eta seinale akustiko bat eginez. Une zehatz honetan jarriko da martxan txandaren kronometrajea.


Irteera baliogabetuak


Irteerako Epaileak irteera baliogabetzea erabakiko balu, semaforoak argi gorriarekin flash-ak egingo ditu seinale akustikoarekin batera. Orain arte, irteera baliogabetzen zen unean, epaileak bandera gorria astintzen zuen

Erlojupekoa

Erlojupeko estropadetan semaforoa posizio neutroan jarriko da (argiak keinuka dituela) lehen ontziak jada irteerako bere tokiruntz joan daitekela komunikatzeko. 5 segundo falta direnean, argi gorria piztuko da, irteera segituan datorrelaren seinale. Kontadorea zerora iristean, semaforoa berde jarriko da seinale akustikoarekin batera. Balizko irteera adierazteko 20 segundoak pasa ondoren argi berdea itzaliko da eta argi gorria piztuko da berriz ere 5 segundo falta direnean hurrengo trainerua irtetzeko. 5 segundo horiek igaro eta gero, argi berdea piztuko da seinale akustikoarekin batera, bigarren traineruari irteera emateko.

Semaforoaren materiala eta euskarria

Semaforoak plastikoz estalita daude eta gutxi gorabehera 3 Kg-ko pisua du, Litio-Ionezko bateriak barne, zeinek estropada guztian zehar arazorik gabe irauteko aukera ematen dioten. Argiak led bidezko teknologiaz osaturik daude eta argiak 150 metro baina gehiagora ikusi ahal izatea baimentzen dute. Traineruen irteerari doinua jartzeko, semaforo bakoitzak 112dB-eko soinua sortzen duen altzairu herdoilgaitzez eginiko itsas-klaxon bat darama.

Estropada eremu bakoitzean hiru semaforo egongo dira, 1/2  eta 3/4 kaleen artean kokaturik egongo diren bi ontziren gainean, irteerako balizak baina 30 metro inguru atzerago. 0 kaletik gertuen dagoen ontziak bi semaforo izango ditu, bat kirolariengana zuzendua eta bestea epaile eta telebistaren harmailetara zuzendua.

“Semaforoak elementu berriak dira gure txapelketan baina ez arraunaren munduan. Gure inguruaren berezitasunek lan ikaragarria egin behar izana suposatu dute sistema hau gure beharretara moldatzeko. Zehaztasun handiagoa lortuko dugu irteera eta kronometrajean, bisualki ere errazagoa izateaz gain. Esan beharra dago, sistema berri honek ez duela epailearen lana baztertzen, baizik eta bien lana batuko dela”. - Lourdes García, ACTko Batzorde Teknikoko arduraduna.

“Eboluzio berritzaile honek iraultza ekarriko du arraunaren mundura eta gure txapelketaren teknifikazioan eta ACTren etengabeko hobekuntzan aurrera pausua emango dugulakoan gaude, kalitate eta zehaztasun handiagoa eskainiz”. - Borja Rodrigo, ACTko presidentea.

Itzuli