Albisteak 2019

BEREZIAK

29 Mai 2019

Bizi ezazu Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren grina!

Bizi ezazu Eusko Label Liga eta Euskotren Ligaren grina!

Eskuratu zure abondu vip-a eta bizi ezazu arraunaren maila gorenaren denboraldiaz erosotasun guztiekin

Goza ezazu udarako ikuskizunik hoberenaz, 2019ko Eusko Label Liga – CaixaBank Koroa eta Euskotren Ligaren jardunaldi bakoitzak eskaintzen duen zirraraz erosotasun guztiekin. Izan ere, estropaden irteera eta iritsieran kokatuta dagoen vip harmailetik ikuspegi ezin-hobe batez gozatu ahal izango duzu, estropadaren txanda bakoitzaren nondik norakoak jarraitzea ahalbidetzen duten telebistez gain.

Ez ezazu galdu estropaden xehetasunik gure vip gunetik eta goza ezazu gastronomiarik onenaz gure catering zerbitzuarekin, Eusko Label eta San Miguelen produktu bikainekin. Gainera, zure denboraldik osorako abonduarekin batera, datorren ekainaren 8an Donostiako Kursaal Jauregian ospatuko den ACTko Aurkezpen Ekitaldirako gonbidapen bikoitz bat ere izango duzu.

Denboraldi osoko abondua lortu nahi? Bidali ezazu email bat prensa@actremo.com-ra eta kontsultatu denboraldi osoko abondua eskuratzeko tarifak.

Itzuli