Albisteak 2019

ELKARTEA

24 Mai 2019

Urrats bat gehiago

Urrats bat gehiago

ACTk eta Arraunketako Euskal Federakundeak adosturiko hitzarmenaren bitartez federazioak beregain hartuko du erakundeko epaileen zerbitzuaren kudeaketa arraun denboraldi honetarako

Hilabete bat besterik ez da falta Eusko Label Ligari eta Euskotren Ligari hasiera emateko, eta bitartean, Elkarteak kirol arloari dagozkion azken xehetasunak zehazten dabil jada.

Ildo beretik, ACT eta Arraunketako Euskal Federakundeak akordioa sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez, AEF arduratuko da Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadetan arituko diren epaileen zerbitzuaren kudeaketaz. Orain arte, ardura hori lurraldeko federakuntzen (Bizkaia eta Gipuzkoa) esku zegoen. Hemendik aurrera, lehiaketaren egonkortasuna bermatzeko federazioak izango du eskumen hau, eta horrela, epaileen koordinazioaren eraginkortasunaren maila hobetzen lagunduko du.

Borja Rodrigo ACTko presidenteak eta Ramon Alkain, AEFko buruak adostutako hitzarmena begi onez ikusi dute eta bi aldeen arteko lana goraipatu dute. Elkarteko presidentearen arabera, hitzarmen honek Eusko Label Ligak zein Euskotren Ligak lurraldeko epaile onenak izatea bermatuko du, estropadak baldintza onenetan lehiatu ahal izateko. Bestalde, Rodrigok azpimarratu nahi izan du ACT eta AEFren arteko sintonia ona dela eta harreman on horrek asko lagunduko diela bi aldeei etorkizunerantz bide gehiago irekitzeko.

Itzuli