ACT TV

BEREZIAK

21 Mai 2019

ACT Bueura itzuliko da

ACT Bueura itzuliko da

Abuztuaren 24an Kantauri Itsasoko ontzi onenak Galiziako udalerrira itzuliko dira II Bandeira de Concello de Bueu - G.P. Teccarsa-Rehau-Roto lehiatzera

Aurtengo denboraldian ere bi asteburutan Eusko Label Ligako estropadak Galiziako uretan lehiatuko dira; Aski ezagunak diren Boiroko estropada eta Bandera Cidade da Coruñako jardunaldi bikoitzari beste bat batuko zaio, II Bandeira Concello de Bueu – G.P. Teccarsa-Rehau-Roto. Bigarrenez, arituko dira estropada eremu horretan, 2014an bertan lehiatu zen estropadaren ondoren.

Lehen edizioko Bandeira Concello de Bueu Orio Babyautok eraman zuen 19:51"10 denborarekin. Talde gipuzkoarrak, bigarren postuan sailkatu zen Urdaibai Aviari bi segundo besterik ez zizkion atera. Go fit Hondarribiak, denboraldi hartako CaixaBank Koroaren irabazleak, osatu zuen podiuma. Denboraldi honetan, abuztuaren 24an iritsiko da Eusko Label Ligaren zirrara Bueura, denboraldiko une erabakigarrienean.

Felix Juncal Bueuko alkateak poz handiz hartu du bost urte eta gero berriz ere Eusko Label Ligako estropada bere herrian lehiatzea. Alkateak, “aukera paregabea" dela kirol ikuskizun honetaz gozatzeko nabarmendu du. Gainera, Juncal-ek adierazi du espero duela Eusko Label Ligaz gehiago gozatzea datozen urteetan.

Itzuli