ACT TV 2019

ELKARRIZKETAK

28 Mar 2019

"%100 ohorezko txandako talde bat izan nahi dugu"

"%100 ohorezko txandako talde bat izan nahi dugu"

Aurredenboraldiaren eta bere mutilen udararako aukeren inguruan errepasoa egin du Jon Salsamendi Orio Babyautoko entrenatzaileak

Apirilaren ateetan gaude jada eta neguak udaberriari lekua utzi dio, taldeentzat urtaro aproposa lehorrean egindako lan guztia uretara pasa dezaten.
    
Jon Salsamendi, Orio Babyautoko entrenatzaileak lanean dihardu bere mutilak ahalik eta egoera fisikorik onenean iritsi daitezen Bilboko lehen estropadara. Prestatzaile gipuzkoarrak ez du ezkutatzen bere taldeak aldaketa asko eduki dituela, baina argi dauka uretan lehiatzerako unean arraunlariek maila egokia emango dutela.

Itzuli