Albisteak 2019

BEREZIAK

27 Ots 2019

Euskotren Ligak jartzen dio erritmoa otsaileko playlist-ari

Euskotren Ligak jartzen dio erritmoa otsaileko playlist-ari

GU Arraun Lagunak-eko Usue Molina da hilabete honetako zerrenda osatzearen arduraduna

2019-ari jada hartu diogu erritmoa eta gaurkoan urteko bigarren playlist-arekin gatorkizue. Baina hau ez da orain arteko playlist-ak bezalakoa, lehenengo aldiz Euskotren Ligako arraunlari batek ekarri baitigu zerrenda. Usue Molina, GU Arraun Lagunak taldeko arraunlariak musika estilo ugari batu ditu otsaileko nahasketa honetan.

Baina rock-a da zerrenda honetan indar gehien daukan estiloa. Bertan aurki ditzakegu Extremoduroren "Si te vas", Red Hot Chili Peppers-en "Otherside", Marearen "Corazón de Mimbre" edota Green Day-en "Boulevard of Broken Dreams".

Honetaz aparte, erritmo alaieko hainbat kantu ere ekarri dizkigu arraunlari donostiar honek, hala nola, El Kankaren "Lo mal que estoy y lo poco que me quejo", Belliniren "Samba de Janeiro" eta Sonia eta Selenaren "Yo quiero bailar".

Igo bolumena eta goza ezazue Usue Molinaren playlist-arekin!

Itzuli