Albisteak 2018

BEREZIAK

31 Uzt 2018

Balorazioak lehen txandatik

Balorazioak lehen txandatik

Eusko Label Ligako sailkapena ixten duten lau ontziek lehen itzuliari buruz hitz egin digute

Etenenuko astean sartu gara eta horrek esan nahi du Eusko Label Liga ekuatorera iritsi dela, eta beraz, CaixaBank Koroaren borrokako lehen zati honi buruz balorazioa egiteko garaia da. Gaurkoan sailkapeneko beheko postuetan diren lau taldeekin hasiko gara. San Pedroko Urko Kortajarenak helburua "hobetzen jarraitzea" dela diosku salbazioaren helburu hori ahalik eta azkarren lortzeko. Bizktarraren partetik David Iglesiasek taldea "pixkanka pixkanka hobera doala" dio eta "atzetik bi uztea" garrantzitsua dela uste du. Halere, Kaiku Produchakoek ez dute erlaxatu nahi eta "sasoi betean abuztuan egongo direla deritzote. 

Sailkapena ixten dute San Juan Sumelecek eta Tiran Pereirak. Beñat Urbizuren eskutik, sanjuandarrek nahiz eta azken postuan egon aste batzuetan, "konfiantza osoa" dute taldearekin eta helburu bakarra dute: "lanean jarraitu atzetik bi utzi arte". Bestetik Kevin Gonzalezek onartu du Moañakoak gero eta hobeto sentitzen direla eta "estropadaz estropada San Juan Sumeleciko aldea murriztea, azken postua ek" dute begitartean. 

Itzuli