Albisteak 2018

BEREZIAK

19 Uzt 2018

Estreinuko estropada

Estreinuko estropada

Orioko XXVIII. Estropadak-VI.Orio Kanpina Bandera igandean jokatuko da estropada eremu berri batean

Datorren igandean 11:45etik aurrerea Orioko uretan jokatuko da Orioko XXVIII. Estropadak-VI.Orio Kanpina Bandera. Bertan Eusko Label Ligako 12 traineruak eta Liga Euskotreneko 4rak egongo dira. 

Igandekoa jardunaldi berezia izango da, izan ere, hainbat urtetan ibaian erlojuaren kontra jokatutako estropada itsasora bueltatuko da, eta gainera estropada eremu berri batean izango da. Berritasun nagusia da traineruak iparrera arraun egin ordez, ipar-mendebaldera egin beharko dutela. Orioko XXVIII. Estropadak-VI.Orio Kanpina Bandera formatu lerrokatuan jokatuko da berriz ere 2 luze eta ziaboga bakarrarekin Liga Euskotrenen kasuan eta 4 luze eta 3 ziabogarekin Eusko Label Ligako traineruen kasuan. Ontzien ordena aurreko eguneko estropadako sailkapenaren araberakoa izango da. 

Orio Kanpinan goizean egindako aurkezpenean Jose Angel Zaldua Orioko Alkatea; eta Ibon Huegun Orio Babyautoko Presidentea izan dira.

Kontsultatu estropadako dossierra

Itzuli