Albisteak 2018

BEREZIAK

14 Uzt 2018

Eszenatoki klasikoetako asteburua

Eszenatoki klasikoetako asteburua

Donostiak eta Castro Urdialesek gorengo maila hartuko dute asteburu honetan Bandera Donostiarra Kaiarriba-Amenabar eta Bandera CaixaBankekin

Asteburu bizia dugu aurretik Eusko Label Ligan eta Liga Euskotrenen. Arraunaren gorengo mailak bihar dauka zita arratsaldeko 18:00tan Donostiako uretan XI Donostiarra Kaiarriba-Amenabar Banderarekin eta igandean goizeko 11:45ean Castro Urdialesen VI Bandera CaixaBankekin. Larunbatekoa, nahiz eta lehenengo aldiz antolatuko duen Donostiarrak bere jardunaldia Eusko Label Ligan, ez da estropada eremu ezezaguna gorengo mailako traineruentzat. Izan ere, urte hauetan, Eusko Label Bandera, eta iaz, Bandera Giroa Veolia jokatu izan dira. Azkenekoan Orio Babyauto izan zen garaile Corona CaixaBankeko egutegiko ekitaldian.

Barruko balizak kaia parean egongo dira kokatuta. Eusko Label Ligakoek 3 itsas millako ibilbidea bete beharko dute, 4 luze eta 3 ziabogetan banatuta. Irteera ordena sailkapenaren alderantzizkoa izango da, beraz, lehen txandan Tiran Pereira, Kaiku Producha, San Juan Sumelec eta San Pedro izango dira. Bigarrenean, Ondarroa Cikautxo, Donostiarra, Cabo eta Orio Babyauto. Eta ohorezkoan Santurtzi Iberdrola, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Urdaibai Avia lehiatuko dira. Liga Euskotrenek irekiko du jardunaldia, gizonezkoen distantzia erdia betetzeko, bi luze eta ciaboga bakarra. Txanda horretan GU Arraun, Hondarribia Bertako Igogailuak, Orio Babyauto eta San Juan Iberdrola izango dira.

Azpimarratzekoa Eusko Label Ligako Fan Zonean biziko den ikuskizuna. Pasealeku berrian kokatuta egongo da eta lehiaketa bukatu berritan, arratsaldeko 20:00ak aldera, Castellers de Vilafrancakoek 9 pisuko giza-eraikina eraikiko dute, “Castel de 9”ezaguna dena.

Igandera begira, Castro Urdialesek jasoko du hamairugarren aldiz gorengo mailako txapelketa, Bandera CaixaBanken eskutik. Nahiz eta aurten ez dagoen traineru kantabriarrik Eusko Label Ligan, ACTek ikuskizuna eramaten jarraitu nahi du Kantabriara. Beraz, Brazomarreko estropada eremu klasikoak arraun jardunaldia biziko du igandean goizeko 11:45tik aurrera. Lehenengo Liga Euskotreneko traineruak arituko dira eta jarraian Eusko Label Ligakoak. Azken hauen irteera ordena aurreko eguneko jardunaldiko sailkapenaren araberakoa izango da.

Asteburu honetara Eusko Label Ligako sailkapena Urdaibai Avia lider dela iritsiko da Donostiara, iaz Coruñan bi jardunaldiak eta bandera irabazi eta gero, GO fit Hondarribia 6 puntura utzita, eta Zierbena Bahias de Bizkaia, bederatzitra. CaixaBank mailot txuria San Pedroko Ander Etxegoienek jantziko du, 9 punturekin aurrena baita sailkapenean, Joseba Amunarrizek baino 5 gehiago. Azkenik, Euskotren Ligan, San Juan Iberdrolak garaiezin jarraitzen du eta 4 puntuko aldea dauka alde Orio Babyautorekin. Zer gertatuko da asteburu honetan? 

Itzuli