ACT TV 2018
BEREZIAK
08 Ots 2018
CaixaBank-ek eta ACT-k, norabide finkoarekin
CaixaBank VI. Bandera Castro Urdiales-en jokatuko da uztailaren 15.ean
ACT-CaixaBank bikoteak bere seigarren urteurrena beteko du denboraldi honetan. 2013. urteaz geroztik finantza entitateak arraunaren txapelketa gorenaren ondoan dirau eta udara bakoitzean Kantauri eta Atlantikoko kostaldeetan lehiatzen den kirol ikuskizun handienetako baten funtsezko zati bilakatu da.
Azken urteetan gertatu den bezala, CaixaBank-ek Eusko Label Ligaren garaikur nagusiari, CaixaBank Koroari, izena ematen jarraituko du. Koroa, azkenengo bi urteetan bezala, Urdaibai Aviaren egoitzan dago. Gainera, CaixaBank-ek udarako patroi hoberena saritzen jarraituko du bere mailot zuriarekin. CaixaBank-en izarra, esan beharra dago, beste behin Euskotren Ligako ontzi onenaren azalean ere egongo da.
Eta noski, seigarren urtez CaixaBank Banderaren beste edizio bat jarriko da jokoan, lehengo urtean bezala Kantabriako uretan. Horregatik, Eusko Label Ligako 12 taldeak uztailaren 15ean Castro Urdiales-era joango dira jardunaldi bat joango dira CaixaBank eta Castro Urdiales-eko Udaletxeari esker. Hala ere, egutegia ez da onartzen datorren batzarrara arte.