Albisteak 2017

LEHIAKETA

17 Ira 2017

Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garailerak

Donostiarra eta Santurtzi, playoff-eko garailerak

Santurtziko 'Sotera' eta Donostiarrako 'Batxa'-k lortu dute uretan datorren urterako Eusko Label Ligan egoteko txartela

Atzo gertatu zen bezala, Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra jaun eta jabe izan dira. Gaurkoan, Portugaleten, santurtziarrek 20'08"ko denbora lortu dute. Atzetik, Donostiarrak, 20'10"ko kronoarekin, bigarren postua lortu du eta horrekin, Eusko Label Ligarako txartela. S.D. Samertolameu, hirugarrena, zazpi segundutara geratu da. Azkenengo bi postuak Ares eta Pueblarentzat izan dira, 20'32" eta 20'54"rekin. 

Horrela, Santurtzi Iberdrola eta Donostiarra, Eusko Label Ligarako txartela lortu dute eta CaixaBank Koroaren lehian izango dira. Bestalde, Ares-ek, aurten Eusko Label Liga aritutakoa, LGT Ligara itzuliko da. 

Itzuli