Albisteak 2016

ELKARTEA

23 Eka 2016

ACTak eta ETBk 3 denboralditarako indarrak berritzen dute

ACTak eta ETBk 3 denboralditarako indarrak berritzen dute

Elkarteak eta euskal kate publikoak San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropadak 2018rarte telebistan emateko akordioa sinatu dute

Arratsalde honetan, Bilbon kokatuta dagoen ETBko sedeak ACTearen eta euskal telebista publikoaren arteko sinaduraren ekitaldia jaso du. Contrato hurrengo hiru denboraldietarako izan arren, 2019rarte eta 2020rarte luzatzeko aukera izango du. Horrela, Edu Barinaga, ETBko Zuzendaria, eta Pedro Andueza, ACTko Lehendakaria, akordia itxi egin dute.

Akordio hau ACTk eta ETBk betidanik izan duten erlazioa indartzen du, izan ere, bi entitateek elkarrekin nabigatzen dihardute liga 2003. urtean hasi zenetik. Beraz, 2018an 15 urteko elkartasuna betetzea baimenduko du. Azken urteen antzera, ETBk San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropada guztiak zuzenean emango ditu, horrela, CaixaBank Koroaren 19 jaurdunaldiak eta Euskotren Trofeoaren 8ak ikusteko aukera izango da. ETBko lehen kateaz gain, estropadak eitb.eus web gunean ere ikusteko aukera izango da ere. 

Bestalde, telebista kate galegoak, TVGk ere beste urte batez bere bigarren katetik San Miguel Ligako eta Euskotren Ligako estropadak emango ditu, arraunaren ikusikizuna hedatuz.

Horrela, Pedro Anduezak hauxe esan du akordioaren inguruan: "Akordio hau, San Miguel Ligaren eta Euskotren Ligaren progresioa handitzeko eta jende gehiago arraunaren mundura batzeko". Bestetik, Edu Barinagak dio, "Akordio honen bidez, Euskal Telebistak arraunaren munduko gizonezkoen eta emakumezkoen liga indartsuenak  erakustea erdietsiko digu, eta gainera, kirola hau errealizazio onenean eskeintzen jarraitzeko animatzen digu".

Itzuli