Albisteak 2016

ELKARTEA

21 Mai 2016

Portugaletek Elkartea bildu du

Portugaletek Elkartea bildu du

ACTko bazkideek hitzordua eduki dute udalerri bizkaiarrean Batzarrean bildurik

Portugaleteko Puente Colgante Hotelean ACTren urteko laugarren ohiko saioa ta hirugarren ez ohikoa ospatu da azkenengo bi egunetan. Batzar honetan, Hondarribiko azken batzordeko aktak baieztatu dira. Honen ondoren, bigarren hiruhileko izandako aspektu ekonomiko batzuez berri eman zaie bazkideei.

Puntu garrantzitsuen artean, txapelketako arautegiarena zen. Batzarra luzatu egin da azkenengo honetan eta eztabaida luzeak sortu dira. Aurrera eraman den bakarra, artikulu 31koa izan da. Moldaketaren helburu, bigarren ontziko kirolari gazteak sustatzea eta saritzea izango da. Arraunlari edo patroi hauek, aurredenboraldiko zerredentan egonez gero, zerredetan 'aldaketa' bezala ulertuko da hiru estropada jokatzen badute. Beste proposamen guztiak atzera bota dira 

Azkenik, galde-eskeen unea egon da. Amaitu ondoren klub bazkideen ordezkariak eta ACTko zuzendaritzak elkarrekin bazkaltzeran joan dira, datorren ekainaren 19an Sevillan hasiko de 2016eko San Miguel Ligarako zorte ona opaz.

Itzuli