ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

04 Api 2016

"San Miguel Ligaz disfrutatu nahi dugu"

"San Miguel Ligaz disfrutatu nahi dugu"

Talde galiziarraren prestatzaileak, Gustavo Vazquezek, Caboko ilusioz beteriko aurredenboraldia aztertzen du, taldearen maila altuena bilatuz

Aurreko denboraldian seigarren postuan bukatu eta gero, Caboko traineruak sentsazioak hobetu nahi ditu eta San Miguel Ligaz disfrutatzea dute helburu. CaixaBank Koroa eskuratzeko lehia gogorra izango den arren, Caboko ontziak postuak igotzen eta estropadak onenekin lehiatzen jarraitu nahi du.

Negua "luzea eta gogorra" izan arren, galiziako traineruaren entrenatzaileak, Gustavo Vazquezek dio "zortzigarren urtez Caboko entrenatzailea izanik, aurten da gehien disfrutatu dudan negua. Ontzian dagoen lagunartekotasuna izugarria da". Oso pozik agerri da prestatzaile galiziarra sortu duten taldearekin, izan ere, "denek egiten dute berdin lan, beteranoek zein gazteenek eta hori baloratu beharrekoa da". 

Urtero bezala, "taldeak altak eta bajak jasan ditu, baina ontzia aurreko urtean bezain ondo dabil", hala ere, Gustavo Vazquezek taldearen bidea zein den argi du, "txapelketaz eta arraunaz disfrutatu behar dugu". Denboraldi berdindua aurreikusten du non "San Juan Iberdrola, Orio Babyauto, Zierbena Bahías de Bizkaia, Tirán Pereira eta Astillero kontutan hartzeko traineruak izango dira", hala ere, prestatzaile galiziarrak onartzen du "guk egin behar duguna da ahal den gorenera iritsi".

Sevilla San Miguel Ligako lehen estropada bezala gustuko dute entrenatzaileak zein taldeak, izan ere, "arraunarentzat ona da estropada zonalde berriak eta leku berriak esperimentatzea", dio prestatzaile galiziarrak.

Bidea luzea da oraindik eta CaixaBank Koroa lortzeko borroka azken urteetako lehiatuenetarikoa izango da eta Caboko taldeak  lehia horretan parte hartzeko irriketan dago.

Itzuli