ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

16 Mar 2016

"Goazen estropadetara goazela ezin dugu espekulatu"

"Goazen estropadetara goazela ezin dugu espekulatu"

Urdaibai Aviako entrenatzaileak, Jon Salsamendik, bermeotarren denboraldia baloratzen du eta onenen artean gogorrago lehiatzea du helburu

Urdaibai Aviako traineruak aurredenboraldia gogo askorekin hasi du, 'Bou Bizkaia' traineruak beste urte batez ziurtatu nahi du San Miguel Ligako onenetariko taldea dela eta CaixaBank Koroa eskuratzeko faboritoetarikoa dela. Bermeoko ontziaren prestatzaileak, Jon Salsamendik, aurredenboraldi "gogorra" baloratzen du.

San Miguel Ligako aurreko urteko bigarren postuaren ostean, orioko entrenatzaileak dio "Urdaibai Avia ez da espekulatu dezakeen talde bat, ezin dugu txapelketa bat edo San Miguel Liga irabazteko helburua jarri". Hala ere, prestatzaile oriotarrak azaltzen du "egin behar duguna da neguan ondo prestatu udararen hasieran kondizio onenetan hasteko".

Jon Salsamendik gogor ari da lanean aldaketa gutxiko plantilarekin, "plantila duela hiru edo lau urteko berdina da, soilik bi baja izan ditugu denboraldi honetan". Ostera,"arriskutsua izaten da horrelako platilekin lan egitea, erosotasunak etortzen dira eta urtero ilusioz bete behar dituzu erabakitasunarekin lan egiteko", ohartarazten du prestatzaileak. 

San Miguel Ligako oilar honentzat anbizio handiko erronka ezartzen zaio, horregatik "lehenengo estropadara irabazteko aukerarekin iritsi behar gara eta erritmo hori iraila amaierarte mantendu behar dugu", dio entrenatzaileak.

Itzuli