ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

09 Mar 2016

"Beste urrats bat ematea nahi dugu"

"Beste urrats bat ematea nahi dugu"

San Juan Iberdrolaren entrenatzaileak, Joseba Fernadezek, traineru sanjuandarraren aurredenboraldia baloratzen du eta ohorezko tandan lehiatzeko urratsa ematea du helburu

San Juan Iberdrolako traineruak gogotsu eta ilusio askorekin hasi du San Miguel Ligako edizio berriko prestaketari. Sanjuandarren prestatzaileak, Joseba Fernandezek, CaixaBank Koroa eskuratzeko izagarrizko lehia izango den urtean, bere taldearen aurredenboraldia baloratzen du.

Aurreko denboraldian San Miguel Ligako sailkapeneko 5. postuan bukatu ostean, San Juan Iberdrolako entrenatzaileak “azken urteetako igoera jarraitzea eta onenen artean lehiatzeko beste urrats bate matea” planteatzen du. Ohorezko txandan sartzeko helburua lortzeko, sanjuandarren aurtengo ontziak “2013ko arraunlari gehienek eta harrobiko arraunlariez” osatuta egongo da.

Nahiz eta ezarritako helburuarek prestatzaileari zein arraunlariei gogotsu entrenatzeko ilusioa erakarri, “Hondarribia eta Urdaibai traineru guztien gainetik daude” dio, baina, “hauen atzetik abaniko handi bat irikitzen da Oriorekin, Kaikurekin, Cabo da Cruzekin, Zierbenarekin eta Tiranekin; gu borroka horretan egon behar gara” adierazten du Joseba Fernandezek.

Ez da zeregin erraza izango ohorezko txandan sartzea eta CaixaBank Koroarengatik borrokatzea, baina “lan gogorrarekin, disziplinarekin eta taldearen batasunarekin” helburua errazagoa izango dela dio entrenatzaile sanjuandarrak.

Itzuli