ACT TV 2016

ELKARRIZKETAK

02 Mar 2016

"Mantentzea arrakastatsua izango litzateke"

"Mantentzea arrakastatsua izango litzateke"

Patxi Francesek zumaiako traineruaren aurredenboraldia baloratzen du eta San Miguel Ligan mantentzea du helburu

Zumaiako traineruak aurredenboraldia gogo askorekin hasi du. "Telmo Deun" ontziaren entrenatzaileak, Patxi Francesek, zumaiako traineruaren aurredenboraldiko inpresioak azaldu zizkigun, onenekin CaixaBank Koroa lehiatzeko inpresioak.

Aurreko denboraldian play off lehiatu baten ondoren, San Miguel Ligan aritzeko txartela lortu zuen Zumaiak eta aurten Patxi Francesen pupiloek kategoria mantentzeko lan egiten ari dira. "Konziente gara lan zaila dela, eta hare gehiago gu bezalako traineru batentzat, baina gogor ari gara lanean" dio prestatzaile donostiarrak. Aurtengo trainerua "jendea gazteaz eta ACTn izandako jendearekin osatuta dago, lan handia egiten duen arraunlariak dira".

Onenekin lehiatzearen aukera presente dagoen arren, Zumaiako entrenatzailea errealista da eta arraunlariekin %100 lanean ari da "lehen estropadetan puntuak lortzeko, puntu garrantzitsuak dira gu bezalako traineruentzat".

"Telmo Deun" ontziari planteatzen zaion erronka zaila da San Miguel Ligako azken urteetako arraun maila ikusita, baina "taldea zein herria gogotsu daude onenen artean aritzeko eta mantentzeko", ondorioztatu du Patxi Francések.

Itzuli