ACT TV 2015

ELKARRIZKETAK

20 Mai 2015

Kaiku Producha, jarrera irabazlearekin

Kaiku Producha, jarrera irabazlearekin

Kaiku Produchako entrenatzaile berria den Emilio Lakak, denboraldian zehar taldea ohorezko txandan edukitzea espero du

Kaiku Producha da, orain arte “la Caixa” Koroa jabetzan etxera eramateko gai izan den talde bakarra. Aurten, Emilio Laka Sestaora iritsi da, taldea denboraldi bukaeran ahalik eta goren uzten saiatzera. Taldearen egitura ez da asko aldatu San Miguel Ligaren azken edizioetan parte hartu duenetik, eta aurten ez ditu aldaketa ugari eduki. Aurtengo arraunlari zerrendak bi titularren bajak jasan ditu eta bestalde, lau arraunlari berri gehitu dituzte taldeari bere helburuak lortzen laguntzeko.

Lakak dio negua "oso gogorra" izan dela bai beraientzat eta baita beste talde guztientzat ere, eta "eguraldi txarreko egunei aurre egin behar" izan diotela, baina taldearen eguneroko lanari esker egoera honi aurre egin ahal izan diotela "aurrera egiteko". Talde bizkaitarraren entrenatzailea pozik dago orain arte bere mutilek egindako lanarekin, eta honi esker "emaitza onak" iritsiko direla dio. Helburuei dagokienez, Lakak dio Kaiku Produchak "beti irabaztean pentsatu" behar duela, eta hori dau aurtengo denboraldirako helburua, ahalik eta goren iristea. San Miguel Ligako gainontzeko aurkariei dagokienez, espero du ohorezko txanda lehengo urteko berdina izango dela, eta "gainontzeko taldeak nola portatzen diren" ikusi beharko dela, Samertolameu Rodman Group bezelako taldeen inguruko erreferentzia askorik ez baitago.

Itzuli