ACT TV 2015

ELKARRIZKETAK

06 Mai 2015

Orio Babyauto, bere lanaz bakarrik arduratuz

Orio Babyauto, bere lanaz bakarrik arduratuz

San Miguel Ligaren denboraldi berri bat gertu dauka talde "mirotzak" eta bertan emaitza onak lortzeko diseinaturiko plana jarraitu besterik ez dute nahi

Igor Makazagak bere laugarren denboraldiari aurre egingo dio talde oriotarraren entrenatzaile bezala 2014. urtean San Miguel Liga on bat egin, bost garaipen lortu eta sailkapen nagusiko bigarren postua lortu ondoren. Entrenatzaile gipuzkoarra pozik dago bere taldeak aurredenboraldian egindako lanarekin eta ondo ikusten ditu bere arraunlariak. Lehengo urtearekin alderatuz, taldea ez da asko aldatu, baina “hiru baja eta gutxienez bost alta” izan ditu, “arraunlari zerrenda luzatu eta gaztetu dadin”.

Aurtengo denboraldiari dagokionez Makazagak dio behin taldeek txapelketako egutegia ezagutu dutela, orain bakoitzak udarako “zein momentutan indartsu egon nahi duten” erabakitzeko unea iritsi dela, baina denek indartsu egon nahi duten estropadetan ikusi ahal izango da “zein den taldeen benetako potentziala”. Talde oriotarreko prestatzaileak adierazi duenez, salbuespen bat edo bi kenduta, San Miguel Ligako talde gehienak joera kontinuista bat izan dutela eta “ez dituztela pieza asko aldatu euren arraunlarien artean” eta bere ustetan “goikaldeko taldeek izan dituzten altak bajak baino garrantzitsuagoak izan dira”, eta honek txapelketaren exigentzia maila hareagotzen du. Denboraldirako helburuei buruz galdetuta, gipuzkoarrak dio ez dutela besteen lanari asko begiratu nahi eta euren helburu bakarra “prestaturiko lan egitasmoa hasieratik bukaerara betetzea” dela.

Itzuli