Albisteak 2024
ELKARTEA
20 Eka 2024
Lehiaketa hasi aurreko azken luzea
Eusko Label eta Euskotren Ligen aurkezpen gala ostiral honetan ospatuko da, Donostiako Aquariumean.
Bederatzi egun falta dira ACTek antolatutako lehiaketak hasteko eta data hauetan ohikoa denez, bihar, ostirala, Euskotren eta Eusko Label Ligen aurkezpen gala egingo da.
Agintariak, babesleak, arraunlariak, klubetako ordezkariak, komunikabideak… Donostiako Aquariumean izango dira 2024ko denboraldiari ongietorria emateko asmoz.
Aitziber Garmendia Aktoreak zeremonia-maisu lanak egingo ditu Dani Herrero saxofonista ondoan duela. Iazko txapeldunek, Bermeo Urdaibaik eta Donostia Arraun Lagunakek, CaixaBank koroaren eta Euskotren trofeoaren erreplika bana jasoko dituzte hurrenez hurren.
Ekitaldi nagusiaren ostean, gonbidatuek, Aquariumeko jatetxean, Eusko Label produktuekin egindako aperitiboez eta txapelketako Keler garagardo ofizialaz gozatu ahalko dute.