Albisteak 2022

LEHIAKETA

13 Ira 2022

Euskotren Liga 8 taldekoa da jada

Euskotren Liga 8 taldekoa da jada

Hondarribia Bertako Igogailuak, Hibaika Jamones Ancin, Cabo Cruz eta Tiranek osatuko dute Euskotren Liga 2023 Play Offeko irabazlearekin batera. 

Behin, 2023. denboraldiko Euskotren Ligara igotzea lortu duten klubei emandako epea amaitu ondoren, emakumezkoen txapelketa osatuz doa. Galiziako Ligako taldeei dagokienez, Chapelak uko egin dio bere igoerari eta, horregatik, ACTko Zuzendaritza Batzordeak galiziar taldeentzat erreserbatutako bigarren lekua Tirani proposatzea/gonbidatzea erabaki du (Euskotren Ligara igotzeko Play Offean parte hartzeko izena eman zuen hurrengo taldea). Moañako klubak onartu du gonbidapena/proposamena eta, beraz, Tolosa eta Deusturen artean jokatuko da igoerako play offa, eta bertatik irtengo da datorren denboraldiko zortzigarren parte hartzailea. Horrela, ACTren Batzarrak hartutako erabakia betetzen da, eta 2023. denboraldian gutxienez galiziar komunitateko bi traineru izango dira. 

Honenbestez, Bermeo eta Portugaleteko uretan jokatuko den igoerako play offetan ariko dira Tolosaldea Arraun Kluba eta Deusto Tecuni – Bilbao 2023. denboraldiko Euskotren Ligako azken txartela lortzeko lehian. Txapelketan bertan euren parte hartzea ziurtatuta dute Orio Orialkik, Donostia Arraun Lagunakek, Nortindal Donostiarra Ur Kirolak 100k, Hondarribia Bertako Igogailuakek, Hibaika Jamones Ancinek, CR Cabo da Cruzek eta aipatutako Tiranek. 
 

Itzuli