Albisteak 2022

LEHIAKETA

01 Uzt 2022

Fabrika Banderaren aurkezpena

Fabrika Banderaren aurkezpena

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bigarren jardunaldiko banderak aurkeztu dira gaur goizean. Ekitaldia Fabrika-ren eraikin berrian hasi da eta ondoren Donostiako Arima Hoteleko Magnolia Aretora joan dira. Bertan izan dira Kaiarriba-Donostiarra klubeko ordezkariak, Donostiako Udaleko ordezkaria eta estropadaren babesleak, Fabrika.

Donostiako Udaleko Kirol Zinegotzia, Martin Ibabe, udal ordezkari gisa, izan da hitza hartzen lehena, arraunak hirian duen pisua azpimarratuz. Jarraian, Alberto Lopez Kaiarriba-Donostiarrako presidenteak, Fabrika Banderaren antolaketako arduradunak hartu du hitza Fabrikari eskerrak emanez arraunaren alde hartu duen babes eta konpromisoagatik. "Donostiar guztiak gonbidatu nahi ditut, eta aste honetan bertan Kontxatik kanpokoak direnak, bertara etor daitezela".

Eta, azkenik, Fabrikaren ordezkari gisa, Juan Mancisidor Zuzendari Nagusiaren laguntzaileak parte hartu du, Fabrikak gaur aurkeztutako banderekin duen lankidetzaren zergatia azalduz: "Lehenik eta behin, Fabrika errendimendu handiko zentroa da, enpresen eta erakundeen kultura eraldatzeko. Fabrikatik enpresa bati begiratzen diogunean, benetan ikusten ari garena zera da, elkarrekin lan egiten duten pertsonak elkarrekin zerbait egiteko" azaldu zuen Mancisidorrek.
 

Itzuli