Albisteak 2022

LEHIAKETA

24 Eka 2022

Denboraldiko zerrendak argitaratu dira!

Denboraldiko zerrendak argitaratu dira! Denboraldiko zerrendak argitaratu dira!

Lehiaketak hasteko 8 egun falta direnean, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek badakite zein kirolarirekin lehiatu ahal izango duten. Izan ere Lehiaketako Epaileak gaur argitaratu ditu uztailaren 2an Bilboko uretan hasiko diren bi lehiaketetako zerrendak. Horrela, Eusko Label Ligako taldeek hogei jardunaldi izango dituzte irailaren 18an Portugaleten emango den CaixaBank Koroa zeruratzeko, eta aldiz, Euskotren Ligako lau taldeek 14 jardunaldi izango dituzte Zarautzen abuztuaren 21ean emango den Euskotren Garaikurra irabazteko.

Itzuli