Albisteak 2022

LEHIAKETA

25 Mai 2022

10 hautagai 2023ko Euskotren Ligarako

10 hautagai 2023ko Euskotren Ligarako

Igoera zuzenerako eta Playoffetarako dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da

Euskotren Ligako denboraldia hasteko hilabete eskas falta denean, lehiaketak bere bidea darama. Hala, 2023. denboraldian emakumezkoen lehiaketan parte hartu nahi duten klubek, igoerako playoffetan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar izaten dute, aurretik eskatutako dokumentazio guztiarekin batera. ARC-ETE eta ALN ligetatik igotzeko hautagai diren klub guztien dokumentazioa aztertu du ondoren, ACTko Zuzendaritza Batzordeak, aurkeztutako eskaera guztiak onartu ditu. Orain, hautagai diren klubek igotzeko beharrezkoa den kirol-plaza lortu beharko dute.
 
2023. denboraldiko Euskotren Ligara igotzeko hautagaiak:
 
• Club de Remo Cabo da Cruz
• Club de Remo Chapela
• Deustuko Arraun Taldea
• Hernaniko Arraun Elkartea
• Hibaika Arraun Elkartea
• Hondarribia Arraun Elkartea
• Ondarroa Arraun Elkartea
• Sociedad Deportiva Tiran
• Zarautz Arraun Elkartea
• Zumaiako Telmo Deun A.K.E.
 

Itzuli