Albisteak 2021

ELKARTEA

13 Abe 2021

Euskotren Ligaren ibilbidea

Euskotren Ligaren ibilbidea

2009ko denboraldian hasi zenetik, lehiaketa etengabe hazten joan da, eta 2023. denboraldian parte-hartzaile kopurua handituko da

Euskotren Ligak 2009ko denboraldian hasi zuen bere ibilbidea, ACTk emakumezkoetan ere banku finkoko arrauna sustatzen jarraitzeko zuen grinari esker. Horrela hasi zen ACT Euskotren Ligaren antolakuntzarekin, Eusko Label Ligarekin batera.

Bere lehen denboraldietan, emakumezkoen arrauna sustatzeko asmoz, selekzioka lehiatzeko hautua egin zen, Galizia, Bizkaia, Gipuzkoa eta Katalunia izan zirelarik lehen parte-hartzaileak. Hurrengo urtean, Kantabriak Katalunia ordezkatu zuen txapelketan.

Selekzioen formatu hau bi urteren ondoren baztertu zen, eta 2011. denboraldian klubek garrantzi handiagoa hartu zuten. Bost klub gipuzkoar aritu ziren lehiaketan Bizkaiarekin eta Galiziarekin batera. Jardunaldi bakoitzean lau traineruk osatu zuten denboraldiko egutegia, eta klub bakoitzak gutxienez 4 estropada ezberdinetan parte hartu zuen.

2012. denboralditik aurrera, berriz ere lau kluben aldeko apustua egiten du Euskotren Ligak. Lau traineru hauek denboraldia hasi aurreko playoff baten ondoren sailkatzen dira. Horrela, bertako lau traineru onenak udan emakumezkoen arrauneko lehiaketa nagusian lehiatu zuten.

2018ko denboraldian ospatzen da azken aldiz denboraldiaren hasierako playoffa, eta denboraldiaren amaieran egiten da Bermeo eta Portugaleteko uretan, gizonezkoen lehiaketaren sailkapen formatua berdinduz. Denboraldi honetan ere, lehen aldiz, bi jardunaldi antolatzen dira Galiziako uretan Euskotren Ligaren egutegian, Bandeira Cidade da Coruña izenpean. Beste berritasunetako bat, 2019. denboraldiaren amaieran eman zen Patroi Onenaren Saria izan zen.

Hamaika denboralditan lau trainerurekin lehiatu ondoren, eta inoiz baino parekatuagoa eta erakargarriagoa izan da. Horregatik ACTren Batzarrak erabaki du emakumezkoen arraunaren hazkundean beste urrats bat emateko unea dela. Horregatik, larunbatean, bazkideek 2023. denboralditik aurrera Euskotren Ligako parte-hartzaileen kopurua 8 tripulaziotara handitzea onartu zuten.

Bazkideek parte-hartzaile kopurua hazteko onartutako akordioaren arabera, lehen hiru denboraldietan gutxienez Galiziako bi traineru izango dira. Kautauri eta Atlantikoko itsasoetan emakumezkoen arrauna indartzen jarraitzeko, eta, emakumeen arrauneko gainerako lehiaketak ez desorekatzeko asmoz egiten da.

2023. denboraldian Euskotren Ligan lehiatuko diren traineruak zein izango diren sailkatzeko modua hautatzeko dagoen arren, argi dago lehiaketa erakargarriago baterako atzera-kontua martxan dagoela.
 

Itzuli