Albisteak 2021

LEHIAKETA

16 Ira 2021

El Corte Ingles banderak amaiera emango dio Eusko Label Ligako denboraldiari

El Corte Ingles banderak amaiera emango dio Eusko Label Ligako denboraldiari

Portugaleteko estropada eremuan emango da CaixaBank Koroa Txapeldunari, eta datorren denboraldiko Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako azken taldeak ezagutuko dira

Iraileko hirugarren igandea Eusko Label Ligako azken jardunaldiaren eguna da. Portugaleten LI GP- XLVII. El Corte Inglés - Portugaleteko Udala Bandera jokatuko da 12:30etik aurrera, Eusko Label Ligako zortzi traineru onenekin. Larunbateko jardunaldia jokatu ondoren, lehen bi sailkatuen artean sailkapenean dagoen aldea hiru puntukoa edo txikiagoa bada, estropada erlojupeko formatuan jokatuko da, martxoko batzarrean onartu zen bezala.

Igandeko jardunaldia 11:20ean hasiko da Euskotren Ligako playoffetako bigarren jardunaldiarekin. Honela, Euskotren Ligako 2022 denboraldian Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Donostiarra Lacturalerekin batera zein talde ariko den ezagutuko da. 11:50ean Eusko Label Ligako playoffen txanda izango da, eta bertan datorren denboraldian Eusko Label ligan arituko diren azken bi traineruak ezagutuko dira.

12:30etan, berriz, Eusko Label Ligako azken banderaren lehia hasiko da, LI GP- XLVII Bandera El Corte Ingles - Portugaleteko Udala. Gaur goizean egin dute aurkezpena Puente Colgante hotelean, eta bertan izan dira Mikel Torres Portugaleteko alkatea, Carmelo Lezana El Corte Ingleseko Kanpoko Harremanetarako Zuzendaria eta Borja Rodrigo ACTko presidentea.

Banderaren lehen txandan ariko dira CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai Avia eta Zierbena Bahias de Bizkaia, eta ohorezko txandan Orio Orialki, Donostiarra Amenabar, GO fit Hondarribia eta Santurtzi Transportes y Gruas Aguado.

Denboraldian zehar egin den bezala, ACTk zuhurtzia eskatzen diegu Portugaletera hurbiltzen diren zaletuei. Traineruen paddocka, eta Portugaleteko Canilla pasealekuko harmailak itxita egongo dira zaletuentzat, eta hurbiltzen diren zaleak indarrean dauden segurtasun-neurriak errespetatu beharko ditu, eta une bakoitzean maskara jarrita eduki beharko du.
 

Itzuli