Albisteak

LEHIAKETA

17 Abu 2021

Donostiak harrera egin die txapeldunei

Donostiak harrera egin die txapeldunei

Donostiako Udalak Euskotren Ligako txapeldunak omendu ditu 

Donostiako Udal korporazioak, Eneko Goia alkatea buru zelarik, harrera egin die Donostia Arraun Lagunakeko arraunlari, teknikariei eta zuzendariei gaur arratsaldean Donostiako Udaletxeko areto nagusian, igandean Euskotren Ligako titulua eskuratu ostean.

Eneko Goiak Donostiako taldea zoriondu du liga eta traineruak denboraldian zehar irabazi dituen zazpi banderak eskuratzeagatik. Itziar Egurenek, Juan Mari Etxabek eta Maialen Muguruza arraunlariak ere hartu dute hitza COVID-19-aren protokoloak markatutako ekitaldian, eta, amaitzeko, taldearen argazkia atera dute, garaikurrarekin eta banderekin, udalbatzarekin batera, udaletxeko eskaileretan.


 

Itzuli