Albisteak 2021

BEREZIAK

04 Eka 2021

"Titulua berrestea lan zaila eta nekeza izango da"

"Titulua berrestea lan zaila eta nekeza izango da"

Santi Zabaleta Orioko Orialki taldeko entrenatzailea zuhur mintzo da taldearen egoera aztertzerakoan, txapelketa hasteko hilabete falta dela. Jakitun da titulua berrestea ez dela erraza izango, baina hori izango da haien helburua.

Zabaleta, hasiera batean, pozik agertu da aurredenboraldian egindako lanarekin. "Covid-19a saihestu behar izan dugu, baina bestela, aurrera atera dugu ilusio guztiarekin  baina gustura nago egindako lanarekin", adierazi du entrenatzaile oriotarrak.

Entrenatzaileak "titulua indarrean dauden txapeldun gisa berretsi" nahi du, eta bere taldea ilusio handiz ikusten duen arren eta horretarako lan ona egin duen arren, badaki "lan zaila eta nekeza" izango dela, "Aurkariak nahiko ondo indartu direlako", adierazi du Zabaletak.

Aurkarien artean, Donostia Arraun Lagunak eta Donostiarra Lacturale dira "aurkari gogorrak".
 

Itzuli