Albisteak 2020

BEREZIAK

17 Uzt 2020

Murrizketak Getxon eta Orion

Murrizketak Getxon eta Orion

Kirolarien eta zaleen osasuna bermatu ahal izateko, estropadak telebistaz ikustea gomendatzen dugu

Getxoko Estropaden XLII. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XVI. Omenaldia eta Getxoko XII. Ikurrina larunbatean Getxon eta Orioko XXX. Estropadak – VIII. Orio Kanpina Bandera igandean Orion direla eta, bi estropaden antolatzaileek zenbait neurri hartu dituzte kirolarien eta zaleen osasuna bermatzeko.

Larunbatean, Getxon, kirol-portuan traineruak ontziratzeko gunea itxita egongo da eta Portu Zaharraren aurreko harmailak ere mugatuta egongo dira.

Igandean, Orion, Arraunetxean traineruak ontziratzeko gunea ere itxita egongo da. Bestalde, Arrantzaleen Kofradiako zabalgunea eta kai-muturra itxita egongo dira, bai eta Itxaspeko igoera ere, hondartzaren ondoan, zaleen pilaketarik egon ez dadin.

Barkatu eragozpenak, eta gogoratu estropadak zuzenean jarrai ditzakezuela ETB, TVG, irrati eta gure sare sozialen bidez.

Itzuli