Albisteak 2017
BEREZIAK
13 Abe 2017
Goi mailako estropada Pasaian!
Prentsa eta ACT, laugarren urtez, lehiatuko dira Pasaiako Portuan
Igandean, 10.45tatik aurrera, Pasaiko Portuak estropada berezi bat izango du. Prentsak eta ACTren arteko arraun lehia berriz antolatuko da eta bi traineru hauek garaipena eskuratzea ahaleginduko dira. Iaz, ACTrentzat izan zen garaipena, sei segundutako abantaia lortu eta gero.
Estropada eremua Pasaiako Portuan kokatuta egongo da eta irteera eta helmuga San Juan klub berriaren parean ipiniko da. Bi traineruek lau luzeetako lan bat bete beharko dute, hiru ziabogekin, eta guzti hau balioko die jakiteko, neurri txiki batean, zer bizitzen dute arraunlariek denboraldian zehar.