Albisteak 2017

BEREZIAK

05 Ira 2017

Bost hautagai bi posturako

Bost hautagai bi posturako

Jada ezagutzen ditugu datorren irailaren 16 eta 17an Eusko Label Ligaren playoff-ean parte hartuko duten bost taldeen izenak

CaixaBank Koroaren lehiaren azkeneko bi jardunaldiekin batera, datorren denboraldian Eusko Label Ligan arraun egiteko eskubidea ematen duten bi txartelak jokoan jarriko dira playoff-ean. Azken urteotan bezala, Bermeo eta Portugaleten lehiatuko dira playoff-aren edizio honetako bi jardunaldiak datorren irailaren 16 eta 17an, non bost ontzik arraunaren maila goreneko bi postuak jokoan jarriko dituzten.

Denboraldi honetan lorturiko merituen ondoren, S.D. Samertolameu, C.R. Puebla, Donostiarra eta Santurtzi Iberdrola gonbidatuak izan dira playoff honetan parte hartzera. Meirakoek lehen postuan amaitu dute LGT-A txapelketa 140 punturekin, eta C.R. Puebla aldiz, bigarren 122 punturekin. Bestalde, Donostiarrak garaile irten da ARC-1eko denboraldian 178 punturekin, eta 'Sotera' bigarren izan da 158rekin. Aresek osatuko du playoff-eko txanda Eusko Label Ligako denboraldi erregularra azkenaurreko postuan amaitu ondoren.

Itzuli