Albisteak 2017

BEREZIAK

01 Eka 2017

Hilabete bat emozioari hasiera emateko

Hilabete bat emozioari hasiera emateko

Datorren uztailaren 1ean Eusko Label Ligaren hamabostgarren edizioari hasiera emango zaio

Eusko Label Ligako klubak euren prestakuntzari akabera ematen hasi dira, ahalik eta egoera fisikorik hoberean iristeko CaixaBank Koroaren lehia berri baten lehenengo jardunaldietara, non momentuko 12 trainerurik azkarrenak estropada-eremurik hoberenetan zehar nabigatuko duten.

Txapelketari Bilbon emango zaio hasiera datorren uztailaren 1ean, Bilboko VII Bandera jokoan jarrita. Egutegiak dauzkan 18 jardunaldietan zehar parte-hartzaileak Portugalete, Orio, Donostia, A Coruña, Ares, Santander, Pasaia, Getxo, Zierbena, Hondarribia, Ondarroa, Zarautz, Moaña, Boiro eta Bermeoko urak zeharkatuko dituzte 2017ko Eusko Label Ligari Portugaleteko uretan amaiera eman aurretik datorren irailaren 17an, non txapelketako garaile berria koroatuko den.
 

Itzuli